Omenaldiaz gozatzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 13:00
Adinekoen Omenezko Astea ez da amaitu. Aste osoan zehar hainbat ekintzataz gozatu dute, eta asteburu honetan ere badute zertan parte hartu

Astean zehar ere, gustu guztietarako ekintzak izan dira Adinekoen omenezko astean. 

Astelehenean, jokoak izan ziren nagusi. Toka, pote eta igel-tokaren fitxen soinuek Isla plaza bete zute; egoitzean berriz, bingora jokatzen ari ziren lagunen ahotsak.

Gimnasia eta magia izan ziren astartean, Biyak Bateko gimnasia taldearen eta Sun Magoaren eskutik. Asteazkenean, Biyak Bat eta Trintxerpeko abesbatzek hainbat doinu ezagun eskaini zituzten Ama Brigitarren komentuan.

Atzo, berriz, Okendo plaza dantzan jarri zuen lerroko dantza taldeak. Horrez gain, egoitzara hurbildu ziren pertsonek  Kike Biguriren bakarrizketa umoretsuaz gozatu zuten.

Urteurrenak

Baina ez dira ospakizunak amaitu. Gaur, Ondo Ibili ibilbidea Okendon hasi eta Biyak Bat egoitzan amaituko da. Ostean mokadu bat egiteko aukera izango dute. Eta arratsaldean, dantza txapelketa izango da egoitzan.

Bihar, pertsona adinduek osasuntsu daudela erakutsiko dute ibilaldi neurtuan.

Azkenik, urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteen eguna eta elkarteko urteurrena ospatuko dute. Meza, luntxa, opari banaketa, bazkaria eta dantzaldia izango dira.

Astean zeharreko, ekintza batzuen irudiak ikusgai galerian.