Olentzerori eskutitza

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 21a, 13:15

Hona haur batek Olentzerori idatzitako eskutitza eta bertsoa.

"Aurten ondo portatzen saiatu naiz eta oso  ondo nago, Zu zer moduz zaude?

Konturatu naiz mundaren beste aldean jende asko gosez hiltzen ari direla eta nire eskaria da;
ahal bazenuke ume eta heldu horiei etxe bat, janaria eta medikamentuak  emateak  asko poztuko nindukete. Badakizun bezala ume asko jaio eta izenik gabe iadanik hil egiten direla.
Eta bigarren gauza nire ikastolatik  500 m tara errausgailua egin nahi dute eta gustatuko litzaidake zerbai egitea horren aurka , eskerik asko.
Agur esan baino lehen zuri opari bat egin dizut nik er eskerrak emateko urtero opariak ekartzeagatik". 

DOINUA; MEXIKARRA
 
Asko gustatzen zaizu
Olentero IZATEA
eta ume guztiei
Opariak EKARTZEA
Kriston suerte dezu
astoa EDUKITZEA
eta Maridomingik
AI AI AI AI
asko LAGUNTZEA.

ESKERRIKASKO URTERO OPARIAK EKARTZEAGATIK

AGUR

URKO O.