Oinezko bi pasabide Oria Etorbidean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 6a, 19:20
Lasarte-Oriako Udalak Oria etorbidean dagoen N-1 errepiderako sarbidean oinezkoentzako bi pasabide egin ditu. Urte asko dira herritarrek errepide hori zeharkatzeko modurik ez zegoela salatzen zutela. Eskaerei erantzunez, Udalak bi pasabide hauek ezarri ditu eta espaloiak ere konpondu ditu. Lanak abuztu amaieran egin ziren.