Odol emaileei eskertza ekitaldia, Urnietan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 12:15

Gipuzkoako Odol emaileen Oria Beheko ordezkaritzek urteroko bilkura egingo dute, igande honetan, Urnietako Oianume sagardotegian.

Gipuzkoako Odol emaileen Oria Beheko ordezkaritzek urteroko bilkura egingo dute, igande honetan, Urnietako Oianume sagardotegian.

Bertan, odol emaileen eskuzabaltasuna eskertu eta 25, 40, 50 eta 75 odol-ateratze bete dituzten odol emaileei urrezko edo zilarrezko oroigarriak eta emaile bikaina sariak banatuko zaizkie. 
Ekitaldiaren ostean, guztiek sagardotegiak prestatutako bazkaria dastatuko dute.

Bestalde, astelehenean, 17:30etik 20:00etara, hilabeteroko odol ateratzea egingo da Osasun Zentroan. Elkarteko kideek herritarrak gonbidatzen dituzte odola ematera.