Ikasturteko azken saioa egingo dute Literatur Txoko kideek bihar arratsaldean. Kultur etxeko hitzaldi aretoan elkartuko dira, 18:30ean. Harkaitz Cano idazle lasarteoriatarra gonbidatu dute oraingo honetan. Azalduko du nolakoa den nobela baten eraikuntza prozesuak: zeintzuk diren zailtasunak, zein den motibazioa, eta abar. "Oso saio interesgarria izango da", diote Literatur Txokoko kideek.
Saioaren ostean, Iñaki tabernara jaitsiko dira, mokadutxo bat jan eta ikasturtea aho zapore onarekin bukatzeko.