Ttakun Kultur Elkarteak urriaren 15ean, Lesakan ospatuko den Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Hernaniko Dobera euskara elkartearekin batera. Autobusa 9:15ean aterako da Tajamar biribilgunetik, Hernaniko lagunak jaso eta gero. Tiketak Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan erosi ahal izango dira; astelehenean jarriko dira salgai, eta urriaren 11era arte izango da horiek erosteko aukera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (astelehen goiza eta ostiral arratsaldea bulegoa itxia dago). Elkarteko bazkideek hamar euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, hamabi euro. Edozein zalantza edukiz gero 943 371 448 eta 695 785 389 telefono zenbakietara deitu ahal izango du.