Musikarien eguna ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 24a, 10:20
Lasarte-Oriako Musika Eskolako irakasle eta ikasleak Santa Zezilia eguna ospatu dute asteartean 'Musikalean' egitasmoaren bitartez.

Lasarte-Oriako Musika Eskolako irakasle eta ikasleak Santa Zezilia eguna ospatu dute asteartean 'Musikalean' egitasmoaren bitartez. Instrumentuak eskuetan, herriko erdiguneko kaleak girotu dituzte doinu ezagunak jo eta abestuaz. Ez da musikarien egun seinalatua ospatu duen herriko talde bakarra izan; Alboka abesbatzak, esate baterako, San Pedro parrokiako igandeko meza girotu eta bere bazkideekin batera bazkaria egin zuen.