Mugikortasun jasangarria sustatuz

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 24a, 11:30
Bizikleta eta haur jokoak izan ziren protagonista atzo arratsaldean.

Lasarte-Oriako mugikortasun astearen azken eguna zen atzokoa. Ibilbideak edo bigarren eskuko azoka zela eta, bizikletak etxetik ateratzeko aukera izan zuten herritarrek.

Segway-a, herri kirolak, jokoak... Lasarte-Oriako haurrek aspertzeko astirik ez zuten izan Kale Nagusi inguruan.

Era berean, gaztetxoek herriko bidegorri sare eta hainbat errepideetan barrena bizikleta ibilaldiez gozatu zuten.

Okendo plazara hurbildu ziren lagunek bigarren eskuko bizikleta azoka aurkitu zuten bertan. Bizikleta berria edo honekin zer ikusia duen objekturen bat erosi zituzten herritarrek teknikarien laguntzaz.