Mugikortasun ekintzekin igaro dute lasarteoriatarrek osteguna

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 21a, 12:15
Goiza ikastetxeetan igaro eta gero, kalera irten dira arratsaldean, Mugikortasun Eguna ospatzeko

Bigarren eskuko bizikletak erosteko aukera ederra izan dute lasarteoriatarrek ostegun honetan. Arratsaldeko lehen ekintzari hasiera eman, eta salmenta bat edo beste egiteko aukerarik ere izan dute. 60 bat bizikleta jarri dira salgai aurten. Antolatzaileek aipatu dutenez, iazko kopuruarekin alderatuta bikoitza da.

Kaskoak jantzita bizikleta martxa egin dute gero, herriko txoko askotan barrena. Okendotik abiatu dira eta leku bera izan dute helmuga. 

Ipar Martxako kideek ere ibilaldia eginez aprobetxatu dute mugikortasun eguna.

Okendora gerturatu diren haurrentzako eta gazteentzako izan dira ere nahikoa jolas. Segwayan, aisialdiko jolasetan eta herri kiroletan parte hartzeko aukera izan dute.

Gaur, aldiz, Manttangorri hiribusa doan erabili ahal izango dute bezeroek.