Mozanbike hizpide Miren Amurizak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko abe. 22a, 10:30
'Kapulana Bat Zintzilik' izeneko emanaldia eskaini zuen Miren Amurizak igandean Abend Kafe Antzokian.

Mozanbiken bizitako esperientziak plazaratu du hausnarketa, kontakizun eta bertsoen bitartez.

Emakumeek erabiltzen dituzten oihal koloretsuak dira kapulanak. Amurizak lasarteoriatarren aurrean bat zabaldu zuen.

Hasierako planak aldatuz

Amurizari Mozanbikera joan eta emanaldia prestatzeko proposamena egin ziotenean, aldez aurretik ideia batzuk pentsatu zituen.

Lurrarrekin loturiko gaiak, kontu politiko eta emozionalekin nahastuko zituen. 

Bidaiean konturatu zen planteamendua ez zela egokiena, eta deskribapenera jotzea erabaki zuen.

Izan ere, ez du uste argudioak ematea edota Afrikari buruz hitz orokorrak esatea egokia denik.

Bizitakoa eta ikusitakoa deskribatzea eta azaltzea izan da Amurizaren hautua. Bertaratutakoek adi entzun zituzten haren kontakizun, bertso eta errezitaldiak. 

Amaitzean, entzuleek solasaldia egin zuten bertsolari berriztarrarekin.