Mitxelo Olaizolari omenaldia

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 25a, 10:00

Urtarrilaren 20ean, igandean, lasarteoriatarrak izan ziren hainbat danborradetan, San Sebastian eguna ospatzen. Omenaldi ugari izan ziren, eta horietako batean, Mitxelo Olaizola herritarra izan zen protagonista

Beti Erreala danborradak urtero Realeko kide bati egiten dio omenaldi txikia; aurtengoan tresnazain izandakoaren txanda izan da. Iñigo Uriarte danbor nagusiak txapela eta zapia jarri zizkion Mitxelori. Pozik hartu zuen omenaldia herritarrak, eta eskerrak eman zizkien berarekin gogoratzeagatik. 

Ezusteko modura, danborradako hainbat kidek ere harekin 2002-2003 denboraldian Balaidosen ateratako argazkia oparitu zioten.Mitxelo 37 urtez Donostiako futbol taldeko tresnazain izan eta gero, 2018ko abuztuaren 6an erretiroa hartu zuen. Jokalariek ere omenalditxoa egin zioten orduan.