Meza eta dantza Santa Ana egunari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 26a, 14:45
Uztailaren 26a, Santa Ana eta San Joakin eguna. Lasarte-Oriako herriak urteetan era berezi batean ospatu duen eguna. Gauean, Santa Ana eguneko parodiaz gozatu ahalko dute herritarrek, baina egunean zehar ere izan dira ekintzak

Ama Brigitarren komentuko kaperan meza ospatu da, 11:00etan. Elizkizunetik atera eta herritarrek Ttakun Kultur elkarteak prestatutako hamaiketako dastatu dute. San Pedro elizan, eguerdiko kanpaiak jotzean, Erketz EDTko lagunek agurra dantzatu dute Santa Ana karkaba aurrean, baita fandango eta arin-arina ere. 

Baina ez dira ekintzak amaitu. Arratsaldean 18:30etik aurrera, Santa Ana pala txapelketako parti dak izango dira Loidiberren pilotalekuan. Lehen partidan, hirugarren postua izango da jokoan. Jon Pello Artetxek eta Haritz Urkiak Jon Begiristain eta Josu Iparragirre izango dituzte aurrez aurre. 

Partida hori amaitzean, final handia jokatuko da. Arteaga-Murua eta Arluziaga-Odriozola bikoteen norgehiagokan aurtengo txapelduna erabakiko da.

Gaueko 22:30ean, berriz, Santa Ana parodia antzeztuko da Okendo plazan. Lasarte-Orian urtean gertatutako gaiak era umoretsuan errepasatuko dira. Aurrez, Saustatxo elkartean afaldu parodiako antzezle eta laguntzaileek. Herritarrak parodiara hurbiltzeko gonbita ere egingo dute kalejira eginez.

Goizeko ekintzetako irudiak galerian.