Merkataritza gune handien eragina, aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 20a, 11:15
Lasarte-Oriako Talde Aktibista merkataritza gune handiek denda txikiengan duten eragina lantzen ari da.

Lasarte-Oriako Talde Aktibista merkataritza gune handiek denda txikiengan duten eragina lantzen ari da. "Saltoki handiek herriko merkataritza txikiari kalte handia eragiten die, eta, horrez gain, herrian ez ezik, inguru hurbilean horrelako gune berriak eraikitzeko asmoak kezka handia sortzen digu". 

Hori dela eta, datorren asteazkenean, apirilaren 25ean, Manuel Lekuonan hitzaldia antolatu dute, 19:00etan.  Unai Fernandez de Betoño arkitektoa eta Belartza 2 gelditu! taldeko kideak izango dira bertan.

Ekitaldi hori iragartzeko albistean txertatua doan irudi oinarri duen moskeo kanpaina jarri dute abian herrian.