Mendi martxa, erraustegiaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 20a, 10:00

Zaborra erretzean askatuko diren toxinak bakarrik ez, beste ondorio kaltegarri batzuk ere ekarriko ditu erraustegiak. Adibidez, azpiegitura horri zerbitzua emango dion goi tentsioko linea. Linea horren aurka egiteko, inguruko herrietatik mendi martxa antolatu dute

Zaborra erretzean askatuko diren toxinak bakarrik ez, beste ondorio kaltegarri batzuk ere ekarriko ditu erraustegiak. Adibidez, azpiegitura horri zerbitzua emango dion goi tentsioko linea. Proiektuaren arabera, Hernani eta Urnieta bitarteko mugan hasi, eta gutxi gorabehera Azkorteko ermitan barrena erraustegiraino iritsiko litzateke. Une honetan proiektua Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren oniritziaren zain dago. Linea horren aurka egiteko, inguruko herrietatik mendi martxa antolatu dute datorren larunbatean, hilaren 27an. Lasarte-Oriatik, Hernanitik, Urnietatik eta Andoaindik abiatutako zutabeek Azkorteko ermitan bat egingo dute, 11:30ean. Bertan linearen ezaugarriei buruzko informazioa jasoko dute, eta Lasarte-Oriara iritsiko dira. Okendo plazan ekitaldi bat egingo dute, 13:00etan.