Mende laurdena irudien bidez

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 18a, 11:00
Aterpea merkatarien elkarteak 25 urtez jardun da Lasarte-Oriako herri komertzioaren alde lanean. Hainbat ekintza antolatu ditu, argazki erakusketa horien artean

Aterpea merkatarien elkarteak 25 urtez jardun da Lasarte-Oriako herri komertzioaren alde lanean. 

Urte horietan guztietan egindako ibilbidea gogora ekarri dute argazkiekin osatutako erakusketa batean. Antonio Mercero aretoan jarri dute erakusleihoa, eta bihar goizera bitartean izango dute herritarrek hori ikustera joateko aukera.