Martxoaren 8ko greba feministarekin bat

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 11a, 19:33
Euskal Herriko Mugimendu Feministak lanuztea deitu du martxoaren 8rako. Herriko hainbat emakumek deialdiarekin bat egin dute honezkero

Egunak pasa ahala, gero eta atxikimendu gehiago lortzen ari da Martxoaren 8rako deituta dagoen greba feminista. Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du deialdia, eta Lasarte-Moriako kideek eta beste hainbat emakume lasarteoriatarrek bat egin dute deialdiarekin. Emakumeok planto aukeratu dute lelotzat antolatzaileek. 

Atzo arratsaldean hainbat herritar elkartu ziren Okendo plazan, eta pankarta bat eskuetan hartuta, greba feministarekin bat egin zuten. M8, Emakumeok planto irakur zitekeen afixan.

Datorren asteko larunbatean bilera informatiboa egingo da Lasarte-Oriako Emakumeen Zentro Zibikoan, 10:30ean. Lasarte-Moriako kideek herriko emakumeak gonbidatzen dituzte bilera horretan parte hartzera.