Martxoaren 8a iragartzeko kartel irabazlea

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 10a, 11:00
Asteazkenean saritu zituzten Martxoak 8rako antolatutako kartel lehiaketako lanak.

Lehenengo edizioa izan da aurtengoa, eta guztira, lau lan aurkeztu dira lehiaketara. 
Horietatik, Naiara Pradoren kartela izan da irabazlea eta 150 euroko saria eskuratzeaz gain, datorren urteko martxoaren 8ko kartel iragarlea izango da berea. 
Marta Escudero eta Gwapna Lahidalga izan dira bigarren eta hirugarren sarituak; bigarrenak. 120euro eta hirugarrenak 90euroko sariak eskuratu zituzten Jesus Zaballos alkatearen eskutik.