"Maratoiko ilusio berarekin aktibatzen ari dira herritarrak"

Maddi Zaldua 2018ko urr. 26a, 13:00

Hizkuntza ohiturak aldatzeko nazio mailako ariketa soziala egingo dute Euskal Herriko 400 herri baino gehiagok azaroan. Lasarte-Oria prest dago 11 eguneko erronkari ekiteko

Urtebeteko prestaketa lan gogorraren emaitzak ikusteko hilabeteko epea besterik ez zaio geratzen Lasarte-Oriako Euskaraldiari. 2017ko urrian hasi zen Naiara Mujika (Lasarte-Oria 1987) dinamizatzailea herritarrak "xaxatzen", eta talde sendoa osatuta, prest daude 11 eguneko ekimenerako. Ez dira hutsetik hasi, ordea; lanak aurreratuta izan ditu herriak. Euskararen Maratoiaren esperientzia oinarri hartuta arinagoak izan dira eginbeharrak.

Ahobizi eta belarriprest-ak Euskaraldiko protagonistak izateaz gain, igandeko krosean ere ikusleen arreta guztia bereganatuko dute. Bat zenbakidun dortsalarekin omenduko baititu lasterketak. gogorraren emaitzak ikusteko hilabeteko epea besterik ez zaio geratzen Lasarte-Oriako Euskaraldiari. 2017ko urrian hasi zen Naiara Mujika (Lasarte-Oria 1987) dinamizatzailea herritarrak "xaxatzen", eta talde sendoa osatuta, prest daude 11 eguneko ekimenerako. Ez dira hutsetik hasi, ordea; lanak aurreratuta izan ditu herriak. Euskararen Maratoiaren esperientzia oinarri hartuta arinagoak izan dira eginbeharrak.

Ahobizi eta belarriprest-ak Euskaraldiko protagonistak izateaz gain, igandeko krosean ere ikusleen arreta guztia bereganatuko dute. Bat zenbakidun dortsalarekin omenduko baititu lasterketak. "Harrotasun handiz" jaso dute izendapena: "Lasarte-Orian hiru hamarkadaz hizkuntza ohiturak aldatzeko egindako esfortzu eta lana aitortu da". Ariketa soziala Lasarte-Orian jarri zen martxan, eta herriak hori aitortzea "zoragarria" da.

Euskaraldiarekiko lasarteoriatarrak erakusten ari diren atxikimendua "bikaina" izaten ari da, Mujikaren hitzetan. Izen emateak oraindik amaitu ez badira ere, zifra "oso onak" bildu dituzte momentura arte. Badira, ordea, nabarmentzen  ari diren joera batzuk. Izena eman duten herritarren gehiengoa, hirutik bi, emakumea da, eta belarriprest-en kopurua ez da esperotako zenbakietara iritsi. Baina hori ez da berria; Euskararen Maratoiko rolen arteko desoreka bera mantentzen ari da. Euskal Herrian ere errepikatzen ari dira joera berberak. Hausnarketarako bidea zabalik du lantaldeak, eta lasarteoriatarrak aktibatzen jarraituko dute egunotan. 

Euskal Herri osoan 60.000 pertsonak bat egin dute dagoeneko Euskaraldiarekin.

Ariketa sozialean parte hartzea
Beroketa lanekin batera, oraindik izenik eman ez duten herritarrak animatzeko hainbat ekintza egiten ari da hamaikakoa. Parte hartzeko gonbidapena luzatu dute. Lantaldeak jakinarazi du maratoian parte hartu zuten ahobizi eta belarriprest askok ez dutela 11 eguneko ekimenean oraindik izenik eman; horregatik gogorarazi dute maratoirako izen emateak ez duela Euskaraldikoa bermatzen: "Berriz ere izena eman behar dute Euskaraldirako". 

Halere, momenturarteko kopuruek argi utzi dute lehen aldiz herritar ugarik bat egin dutela Euskaraldiarekin, eta hori lortu izana ere "oso positiboa" da: "Nazio mailako zabalkundeak lagundu du herritar gehiago aktibatzen".

Hemendik azarora bitarte ere finkatuta dituzte beste hainbat ekintza. Oraindik ezin dute askorik aurreratu, baina orain arteko bidean jarraituko dute.   "50 zentrimetotako legeari" eutsiko diote. Herritarrekin zuzeneko harremanetan oinarritzen da: "Oso eraginkorra izan zen maratoian, eta horren aldeko apustua egin dugu berriro ere". 

Lan taldea, "altxorra"
Dinamizazioak berebiziko garrantzia badu ere, lantaldearekin batera egindako lana da. "Giro ezinhobea sortu dugu, familia txiki bat gara eta hori da ekimenak Lasarte-Orian  duen arrakastaren gakoetako bat". 

Taldea ez dute hutsetik sortu. Maratoiko zortzikoteari kide berriak elkartu, eta hamaikakote bizia osatu dute. Esperientzia izateak bultzada eman dio taldeari, nazio mailakoari heltzeko; esfortzuak esfortzu, elkarrekin gustura ari dira.

Beste dimentsio bat hartu du aurtengo ekimenak; herritik Euskal Herrira zabaltzeak herrien arteko kohesioa ekarri du. Aholkularitza lanean aritu da Mujika. Foro amankomunak ere sortu dituzte, esperientziak elkarbanatu eta elkarrekin aritzeko. "Herrian horrelako ariketa proposatu genuenean, martzianoen gisa sentitu ginen. Emaitzek erakutsi dute, ordea, egindako lanaren garrantzia, eta Euskal Herrira zabaltzeak ere hori berretsi du".

Lau asteren faltan sentsazio "oso onak" ditu dinamizatzaileak. "Ikusgarria" izango da 11 egunez  egingo den Euskaraldia:  "Lehenengo aldiz Euskal Herriak modu bateratuan hizkuntzaren erabilera suspertzeko bidean elkarrekin arituko gara".  

Puntuak korrika
Igande berezia izango da Euskaldiko lantalde kideentzat asteburu honetakoa. Lasterkari onenekin batera hamaikako puntu batzuk ere korrika egitera animatuko dira. Ostadarren omenaldia eskertzeko, Michelinetik helmugara bitarteko  azken kilometroan hamaikoak elkarrekin egingo du. 

Izen emateko aukera
Lasterketak iraun bitartean, izena emateko postua jarriko dute Okendon. Igandekoa "hauspoaldi ederra" izango da, azaroko 11 eguneko erronkari hasiera emateko, baina hizkuntzaren normalizazioak bide luzea du aurretik. Hori lortzeko modua argi du Mujikak: "Elkarreraginez jarraituko dugu".