Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Xabier Goitia teknikariak maiatzeko programazio kulturalaren aurkezpen agerraldia egin zuten asteazkenean, Manuel Lekuona kultur etxean.
Bertsolaritza
Ttakun Kultur Elkarteak eta Earra! Bertso Eskolak antolatuta, maiatzaren 6an, gaueko 22:00etan Ane Labaka, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio izango ditugu Manuel Lekuonan eta sarrerak 5,50 euro balioko du.
Antzerkia
Maiatzaren 5ean, berriz, antzerki amateurraz gozatzeko aukera izango da Ana Miranda zuzendariaren eskutik, 'Abuelas a la fuga' antzezlanarekin. Emanaldi hau, 19:30etan izango da, Auditorioan, 3 eurotan. Ikasleei zuzendutako 'Muxua' obra ere izango da, hilaren 19an, eguerdiko 12:00tan.
Hitzaldiak
Ikus-entzunezkoekin batera, hitzaldieak ere izango dituzte herritarrek. Lehenena, maiatzaren 3an izango da 20:00etan Manuel Lekuonan. 'Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan segurtasuna' gaia landuko da, hura hobetzeko gomendioak emango dituztelarik.
Maiatzaren 8, 9 eta 10ean, 'Balioetan hezi' XIV. jardunaldiak egingo dituzte, 19:30etan, 'nerabezaroarekin bizitzen arriskuak txikiagotuz' gaia landuz.
Egun batzuk geroago, maiatzaren 11ean eta 12an, Udaltopen IX. edizioak hartuko du protagonismoa.
Dantza eta musika
Aurten III. Dantzari Eguna eta XXIX. Dantzari Txiki Eguna izango dira, maiatzaren 27an eta 28an. Hortaz gain, hilaren 31an, udal dantza eskolaren kurtso bukaerako emanaldia izango da, 19:30ean.
Musikari dagokionez, V. musika astea ospatuko da, eta hainbat emanaldi antolatu dituzte; 'Viaggio musicale', maiatzak 19an, 19:30etan, Brigitarren Komentuan; 'Opera, opera comica eta zarzuela', maiatzak 20ean, 19:30etan Manuel Lekuonan; 'La del manojo de rosas" zarzuela, maiatzak 26an, 19:30etan Manuel Lekuonan –12 euroren truke–; eta Irungo Kontserbatorioko orkestaren kontzertua, maiatzak 27ko 19:30ean, kultur etxean.
Zinea
Maiatzan adin guztietara egokituko diren zinema saioak izango dira ikusgai. Igandetan helduentzako zinea izango da, 19:30ean, 5,50 eurotan. Hilabete honetako filmak 'Moonlight', 'El bar', 'Cantábrico' eta 'Nieve negra' izango dira. Arratsaldeko 17:00etan, ordea, haurrei zuzendutako zinea proiketatuko dute, 3,80 eurotan. Hauek izango dira gaztetxoek ikusi ahal izango dituzten filmak: 'La bella y la bestia', 'Igelen erresuma', 'El bebe jefazo' eta 'Your name'.
Ostiraletan zine forumaz gozatzeko tartea ere egongo da, 22:00etan 5,50 euroren truke; 'Moonlight' eta 'Locas de alegría'.
Erakusketak
Antonio Mercero guneak bi erakusketa hartuko ditu. Lehenbizikoa, maiatzaren 2tik 12ra, Euskal Fondoaren eskutik. Hilaren 19tik 26ra, berriz, José Mª Monge ikasleen margolanen erakusketaz gozatu ahalko da.