Maiatzaren 16an amaituko da aurtengo zaborren tasa ordaintzeko epea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 27a, 11:15
Zaborren aurtengo tasa ordaintzeko epea hemendik hiru astera itxiko da; zehazki, maiatzaren 16an, astelehenez. Udalak jakinarazi duenez, egun hori bitartean ordaindu ez diren erreziboak "premiazko prozedura" erabilita exijituko dira, dagokion errekarguarekin.

Zaborren aurtengo tasa ordaintzeko bi bide dituzte zergadunek: helbideratutako errezibo edo helbideratu gabekoen bidez. Lehenengoak maiatzaren 16an kargatuko dira bakoitzaren kontu-korronteetan. Bigarrenen kasuan, banku, aurrezki kutxa edota Lasarte-Oriako Udalaren web orrialdean ordaindu ahalko dituzte herritarrek. 

Ordain-gutuna jaso ez dutenek edota beste aleren baten beharra daukatenek bide bat baino gehiago erabil ditzakete horiek eskuratzeko. Joan daitezke Udaletxeko hirugarren solairuan dagoen zerga-bilketa bulegora, edo deitu dezakete 943 37 61 87 telefono zenbakira.