LOKEko atleta gaztetxoenak EAEko onenen artean lehiatuko dira bihar. Gasteizen jokatuko da eskola arteko Euskadiko atletismo Txapelketak eta herriko taldeko hiru ordezkarik hartuko dute parte bertan.
Roque Etxezarreta eta Maialen Paris pisu jaurkiketan arituko dira. Unai Somovilla, bestalde, bi lasterketetan lehiatuko da: 4x80 errelebuetan eta 150 metrokoan.
Fase erabakigarrian sartuz
Aire libreko denboraldia hasi berri dute atletek, baina pixkanaka, hitzordu garrantzitsuak pilatzen hasi zaizkie. LOKEko entrenatzaile Oscar Goikoetxea pozik da orain arteko emaitzekin.
"Gipuzkoako Ligako lehenengo jardunaldia jokatu dute gazteek, emaitza onak lortuz. Bestalde, taldeko senior batzuk Atletico Bidasoan lehiatu dira utzita, haiek ere lan ona eginez", nabarmendu du Goikoetxeak.
Asteburu garrantzitsua izango da juniorrentzat, halaber. Izan ere, Durangon Euskadiko Txapelketa jokatuko dute taldeko zenbait atletek