Lodosara txangoa egingo dute Biyak Bat elkarteko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 15a, 14:15
Datorren asteko ostiralean, hilak 25, Lodosa bisitatuko dute hainbat herritarrek. Izena gaurtik eman daiteke, Biyak Bat egoitzan

Primerako plana egin dute Biyak Bat adinekoen egoitzako kideek datorren asteko ostiralerako, hilak 25: Lodosara txangoa egingo dute. Kontserba-industria bat, eliza eta Valdelares upeltegia bisitatuko dituzte goizean. Bazkari-legea Azaagrako Venecia ostatuan egingo dute. Digestioa egiteko, bingoa eta dantzaldia. 

Gaurtik aurrera izena eman dezakete txangoa egin nahi duten herritarrek, Biyak Bat egoitzan. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 40.