Primerako plana egin dute Biyak Bat adinekoen egoitzako kideek datorren asteko ostiralerako, hilak 25: Lodosara txangoa egingo dute. Kontserba-industria bat, eliza eta Valdelares upeltegia bisitatuko dituzte goizean. Bazkari-legea Azaagrako Venecia ostatuan egingo dute. Digestioa egiteko, bingoa eta dantzaldia.
Gaurtik aurrera izena eman dezakete txangoa egin nahi duten herritarrek, Biyak Bat egoitzan. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 40.