Espainiako Industria Ministerioak jakinarazi duenez, sakeleko telefonoen 4 G konexioa erabilgarri dago dagoeneko Lasarte-Orian. Horrela, Telefonica, Vodafone eta Orange telefonia opeadoreak 4 G zerbitzua eskaintzen hasiko dira herrian.
Lurreko Telebista Digitalaren frekuentzia batzuk erabiliko ditu 4 G bandak -dibidendo digitala derizo-, eta baliteke hainbat arazo sortzea telebistan. Horregatik, telefonia eta telebistaren arteko bateragarritasuna bermatzeko Llega800 egitasmoa martxan jarri dute operadoreek. Kaltea eragindako zonetan harremanetan jarriko dira erabiltzaileekin.
Operadoreen arabera, 4 G bandak estaldura handiagoa eta abiadura handiagoa edukiko du.