Ainhoa eta Leire Martin ahizpak GIF sarian lehiatu ziren Anoeta kiroldegian pasa den asteburuan. Froga ezberdinetan eskuratutako puntuaketari esker, hirugarren izatea lortu zuen Leirek sailkapen orokorrean. Lan txukuna egin zuten biek parte hartutako frogetan.
Buruntzaldea IKTko igerilari infantil, junior eta absolutuek, bestalde, Udaberri Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Ordiziako Majori kiroldegian.
Arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, harro egoteko lana egin zuten denek. Besteak beste Mikel Esnalek eta Haitz Mitxelenak euren marka pertsonalak hobetu zituzten, 50 tximeletan eta 200 estiloetan, hurrenez hurren.
Nahia Jie Villamedianak, berriz, taldeko 16 urteen azpiko marka hautsi zuen 200 estiloen frogan.