Leire Ibarguren, Irakurle Txokoaren ikasturteko lehen gonbidatua

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 13:00
Urriaren 17an izango da ikasturte berriko lehen hitzordua. Ohi bezala, Ttakunenean elkartuko dira, 18:30ean

Bosgarren ikasturteari hasiera ematear da Lasarte-Oriako Irakurle Txokoa, eta aurreko urteen antzera, egitarau erakargarri batekin dira abiatzekoak.

Taldeko kideek jakitera eman duten moduan, ez dute maiatzera bitarteko egitaraurik osatu; etorriko diren proposamen berriei atea irekia uzte arren, abendura artekoa osatu dute. 

Hilero biltzen da taldea, eta bi saioz behin irakurtzen duten liburuaren idazlea ekartzen dute solasaldira. Ikasturte berriko lehen saioan Leire Ibarguren izango da taldearekin, Miren Odriozolarekin batera, eta hirugarren saioan, berriz, Kattalin Miner.

Saio irekiak

Edonor joan daiteke saioetara, ez da beharrezkoa liburu irakurri izatea. Egitasmoa finantzatzeko zenbait ekintza egiten dituzte, eta saioetara joaten diren partaideek ere hiru euroko ekarpena egiten dute saioko.