Lehenengo tailerra, Isla Plazan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 6a, 20:22

Lasarte-Oriako Udalak egitasmo bat jarri du martxan asteon: maiatzean zehar, herriko hainbat auzotan tailerrak antolatuko ditu gaztetxoentzako. Gaur egin dute lehenengoa, Isla Plazan.

Kolore ugaritako zapitxo eta mantarrak eskuetan, Isla Plazara gerturatu diren gaztetxoek era guztietako eskulanak egin dituzte gaur eguerdian. Lasarte-Oriako Udalak maiatzean zehar burutuko duen egitasmoaren parte izan da gaurko ekimena: herriko hainbat auzotan neska-mutil gazteentzako tailerrak antolatuko ditu.

Hurrengo asteko hitzordua Zabaletan izango da, goizeko hamaiketan hasita. 'Eva' Goma euskarritzat hartuz, maskarak egin ahalko dituzte haurrek.