Lasarte-Oriako PSEk jostailuen bilketa solidarioa hasi du

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 15a, 10:10
Lasarte-Oriako PSE-EEk jostailu bilketa solidarioa antolatu ohi du urtero-urtero.

Gabonetan izaten dute umeek opariak irekitzeko eta jostailu berriez gozatzeko aukera. Baina ez guztiek, tamalez. Horregatik antolatu ohi du urtero-urtero Lasarte-Oriako PSE-EEk jostailu bilketa solidarioa. Aurten ere Froilan Elespe PSEko egoitzan jasoko dituzte jostailuak, gero herriko gobernuz kanpoko elkarteera banatzeko. Herrian gehien behar dituztenei emango dizkiete. Abenduaren 11n hasi zuten bilketa, joan den astelehenean, baina hilaren 20ra arte egongo da aukera jostailuak uzteko. Ondoko ordutegian joan ahalko da egoitzara ekarpenak egitera: goizetan 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldetan 18:00etatik 20:00etara. 

PSEk dei egin die herritarrei jostailuak gehien behar dutenentzako uztera. Gainera, bilketa sustatzeko, parte hartzen duen pertsona orori txartel bat oparituko diete, zozketa batean sartzeko. Gabonetako Loteriaren azken bi zenbakiekin bat datorren txartela sarituko dute, bizikleta batekin.