Enpresa aholkulariak aurkeztu duen proiektuak lau esparru aztertuko ditu: bide publikoak, udalaren eraikin publikoak, garraiobide publikoak eta komunikazioa.
Estudioak gaur egungo egoeraren hasierako azterketa bat egitea aurreikusten du, eta, horren arabera, etapaka jarduteko proposamen bat landuko da, irtenbide zehatzak emanez.
Lana aurrera eramateko, enpresak auzo-elkarteei, mugikortasun murriztua edo premia bereziak dituzten pertsonei, guraso-elkarteei eta, oro har, beren ekarpenak egin nahi dituzten lasarteoriatar guztiei zuzendutako partehartze prozesua egingo du.
Era honetara, herritarrei zuzendutako hiru bilera izango dira. Lehenbizikoan, irisgarritasun-planaren helburuak eta garapen-prozesua izango dira jorratuko diren gaiak. Bigarrenean, diagnostikoa landuko da eta azkenik, irisgarritasun-planaren proposamena aurkeztuko da.