Lasarte-Oriako bertsolariak Urretxun izango dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 17a, 10:00

Herriarteko Bertsolari Txapelketa martxan da eta asteburu honetan ere izango dira hainbat saio.
Lasarte-Oriarrak Urretxun arituko dira oraingo honetan, Urretxu-Zumarragako Si mimimi sol taldearekin lehiatuko dira Earra! Bertso Eskolako herritarrak.
Aste honetako saioa, Urretxuko Gaztelekuan izango da, gaueko  23:00etatik aurrera.
Gipuzkoako Herriartekoa otsailean abiatu da eta maiatzaren 27ra bitarte iraungo du; egun horretan izango da finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan