Jordi Sanchez, ANC-ko presidentea, eta Jordi Cuixarten Omnium Culturaleko presidentea espetxeratzeko agindua eman zuen astelehen gauean Auzitegi Nazionalak. Erabaki horren aurrean, asko izan dira egoera salatu, eta elkartasuna eta babesa adierazi dietenak, baita lasarteoriatarrak ere. Atzo iluntzean, elkarretaratzea egin zuten Gure Esku Dago dinamikak deituta, Okendo plazan. Erabakitzeko eskubidea eta "Junts" zioten kartelak erakutsi zituzten lasarteoriatarrek.
"Jordi eta Jordi, behin ere ez zaizue gure babesa faltako. Ez gara nekatuko esateaz zuekin gaudela. Jaso ezazue besarkada bero bat", atxilotuei hitz horiek eskainiaz amaitu zuten agerraldia.