Lasarte-Oria Lantzen aldizkariaren ale berria kalean da

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 15a, 16:00
Hurrengo egunetan udalak argitaratutako Lasarte-Oria Lantzen aldizkaria iritsiko da Lasarte-Oriako 7.900 etxebizitzetara. Jesus Zaballos alkateak gaur goizean aurkeztu du ale berria.

Hurrengo egunetan udalaren Lasarte-Oria Lantzen aldizkaria iritsiko da Lasarte-Oriako 7.900 etxebizitzetara. Jesus Zaballos alkateak gaur goizean aurkeztu du ale berria.

Udatik gaur egunera arte, Lasarte-Oriako udaleko atal bakoitzak aurrera eramandako proiektu eta ekimenen berri ematen du aldizkariak. "Datu objetiboak eta aseptikoak dira, ez dugu alderdikeria egiten dugula leporatzea nahi," aipatu du Jesus Zaballos alkateak.

Izan ere, aldizkariak herritarrei udalak egiten duena jakin araztea baitu helburu. "Udaleko ekintzen berri emateko prentsaurrekoak, aurkezpenak, oharrak, web gunea eta sare sozialak erabiltzen ditu, baita nire sare sozial propioak ere. Baina teknologia berriak ez daude guztien eskura eta bada hauekin moldatzen ez dena edo paperean argitaratzen dena bakarrik irakurtzen duena ere". Horregatik sei hilabetero Lasarte-Oria lantzen aldizkaria argitaratuko du. 

8.000 ale argitaratuko dira eta 5.015 euroko kostua du.