Lasarte-Oria aldizkaria diruz lagunduko du Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 10a, 13:15

Lasarte-Oriako Udalak eta Lasarte-Oria aldizkariak hiru urterako hitzarmena sinatu dute. Urteko aleez gain, urtekaria ere argitaratuko du

Hitzarmen sinatze ekitaldian alkate Jesus Zaballos, Maite Iglesias kultura zinegotzia eta Jesus Mari Eguizabal Lasarte-Oria aldizkariaren izenean izan dira.

Honen bitartez, udalak Lasarte-Oriako aldizkariaren 2017-2019 urteetako argitalpenak diruz lagunduko ditu: 2017 urtean, 4.826 euro; 2018 urtean, 4.894 euro eta 2019 urtean,  4.963 euro.

Lasarte-Oria aldizkariak urteroko bi aleak eta aurten lehenengoz egin den urtekaria argitaratu beharko ditu.

Jesus Mari Egizabalek aipatu legez, egun 76. Aldizkaria argitaratuko da abenduan. “1985ean lehen alea kalera atera zenetik, gora beherak izan ditugu. Baina urtero izan da aldizkaria Lasarte-Oriako historia eta beste gaiak jorratzen”.

Urtekariari dagokionez,  “elkarteen erantzuna oso ona izan da aurten. Hurrengo urterako otsailean argitaratuko nahiko genuke eta orain hasiko gara lanean. Horregatik, lehen alean parte hartu ez duten elkarteak gonbidatu nahi ditugu gurekin lan egitera”, aipatu du Jesus Marik. “Urtekaria  bizirik dagoen dokumentua da eta herriko aberastasunaren isla,” atxiki du.

Bestalde, urtekariaren kudeaketa aldizkariak egiten duen lanari aitorpena egiteko modua dela azpimarratu du Jesus Zaballos alkateak. Bere hitzetan, “urtekariak harrera ona izan du eta ez dugu egitasmo puntuala izatea nahi, jarraipena eman nahi diogu. Era honetara, elkarteen historia eta haien ekintzak idatzita geratuko dira”.