Eguraldi ona edo txarra egin, Semblante Andaluz elkarteko kideak ez dira etxean geratzekoak. Egun kulturala izeneko ekitaldia antolatu dute asteburuan, FARAE Euskal Herriko Andaluziar Elkarteen Federazioaren babes eta laguntzarekin.
Hainbat taldek eman dute euren onena kultur etxeko auditorioan: Gitanillas del Alba eta Duende dantza taldeetako gaztetxoek, Zambra taldeko dantzari trebeek, eta baita Verea de enmedio artista hirukoteak ere.