Lasarte-Oriako Udalak lokal bat erosi du Andapa kalean, Biyak Bat egoitzari larrialdietarako irteera jartzeko.  "Beharrezko" azpiegitura dela azpimarratu dute udal teknikariek. Zaharren etxeko erdiko sototik izango dute sarbidea larrialdietarako irteerara.

Udalak jakitera eman duenez, 42.680 euroko kostua izan du lokalak, eta orain, erabilgarri izan dadin beharrezkoak diren obrak egin beharko dituzte. Horiek, egoitzan zenbait aldaketa egitera behartuko ditu; gizonezkoen ile apaindegia eta trastelekua, lekuz aldatu beharko dituzte, besteak beste.

"Pozez" hartu dute berria Biyak Bat egoitzako kideek, urteak egon baitira larrialdi irteera baten esperoan. Sotoan ekintza ugari egiten dituzte, eta larrialdi irteerarik ez edukitzea "arriskutsua" dela azpimarratu dute.

Orain, lanak amaitzeko denbora bat beharrezkoa izango dela kontutan hartuta, lehenbailen lokala prest egotea desio dute.

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Texas Lasartearraren infantilen deialdia
    Texas Lasartearra futbol taldeak 2004. eta 2005. urtean jaiotako haurrei deialdia egiten die 2018-2019 denboraldiko infantil mailako taldea osatzeko. Saioak ekainaren 5, 6 eta 7an izango dira Michelingo futbol zelaian, 17:00etatik 18:30era. Informazio gehiago texaslasartearra@gmail.com helbidean edo 646 197 292 telefonoan eskuratu daiteke.
  • Compak Sporting txapelketa
    Buruntz-Azpi ehiza elkarteak Compak Sporting txapelketa antolatu du ekainaren 3an, igandea, Arkalen. Izena eman nahi duten bazkideek elkartean egin dezakete.
  • 50. urteurreneko emanaldia
    Urriaren 20an, Erketzek 50. urteurreneko emanaldia eskainiko du. Hau prestatzen hasteko asmoz, taldeko kide izan diren dantzariei bilera batera gonbidatu nahi die dantza taldeak. Bilera maiatzaren 31an, osteguna, 19:30ean da, Manuel Lekuona Kultur etxean.
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, maiatzaren 28an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
MADDI
Zorionak Maddi! Oso zoriontsu egin gaituzu bost urte hauetan! Asko maite zaitugu! Unax, Oier, aita eta ama.
AZKEN PDFa
1423 ( Maiatzak 25 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Astelehena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48