Lanak direla eta, Azkorte bidea itxia egongo da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 21a, 10:00

Oztaran erreka eta Azkorte bideko isurbidea kanalizatzeko lanak direla eta, oinezkoentzat eta ibilgailuentzat bidea itxita egongo dela jakitera eman du Lasarte-Oriako Udalak

Oztaran erreka eta Azkorte bideko isurbidea kanalizatzeko lanak direla eta, oinezkoentzat eta ibilgailuentzat bidea itxita egongo dela jakitera eman du Lasarte-Oriako Udalak. 

Zehazki, Plazaola eta Azkorte bideek bat egiten duten puntuan itxiko da bidea. 

Era honetara, oinezkoek ezingo dute Urnietara iritsi Azkorte Bidetik eta ibilgailuek Urnieta bidetik joan beharko dute.

Aurreikuspenen arabera, lanek 6 aste iraungo dute, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. 

Kanalizazioa berria Uraren Euskal Agentziaren indikazioei jarraituz egingo du Excavaciones y Transportes Ateri enpresak.