Lan istripuen aurka protesta

Txintxarri Aldizkaria 2018ko irailaren 7a

Joan den astean Gasteizko Michelinen hildako langilearen sendiari doluminak eta elkartasuna azaltzeko elkarretaratzea egin zen Lasarte-Oriako lantegian

Joan den astean Gasteizko Michelinen hildako langilearen sendiari doluminak eta elkartasuna azaldu diete Lasarte-Oriako lantegikoek. LABek elkarretaratzera deitu du, lan baldintzak eta segurtasuna hobetzeko eskatzeko. Azken bi urteetan lan istripuan hil den laugarren lankidea dute.