LAB sindikatuko emakumeek bat egin dute Martxoaren 8ko grebarekin

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 2a, 18:14
Datorren asteko ostegunerako greba deitua du Euskal Herriko mugimendu feministak. Hainbat atxikimendu jaso ditu honezkero, eta, eguna gerturatu ahala, herriko oraindik eta emakume gehiago ari dira batzen. Esate baterako, LAB sindikatuko emakumeak

LAB sindikatuko herriko emakumeek datorren ostegunerako greba deialdiarekin bat egin dute. Talde argazkia atera dute Okendo plazan, pankarta bat eskuetan hartuta: "Gure lanak balioa du. M8, emakumeok planto" irakur daiteke horretan.

Bi lanuzte deitu dituzte eragile feministek Emakume Langileen Nazioarteko Egunerako: 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.

Gaiarekin lotura duten edukiak

Mugimendu Feministako kide Amaia Amiano eta Maialen Aranburekin solasaldia