LAB sindikatuko herriko emakumeek datorren ostegunerako greba deialdiarekin bat egin dute. Talde argazkia atera dute Okendo plazan, pankarta bat eskuetan hartuta: "Gure lanak balioa du. M8, emakumeok planto" irakur daiteke horretan.
Bi lanuzte deitu dituzte eragile feministek Emakume Langileen Nazioarteko Egunerako: 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.
Gaiarekin lotura duten edukiak
Mugimendu Feministako kide Amaia Amiano eta Maialen Aranburekin solasaldia