KZ Guneko maiatzeko ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko maiatzaren 5a

Teknologia berriei buruzko ikastaroak emango dira martxoan KZ Gunean

Hilero bezala, hainbat ikastaro antolatu dituzte Gaztelekuan kokatuta dagoen KZ Gunean. Izena emateko bertara joan beharko da astelehenetik ostiralera 09:00tatik 13:00etara eta 16:00tatik 20:00tara, edo tutor.lasarte@kzgunea.net

Hauek dira maiatzean egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. Maiatzaren 8tik 19ra, goizeko 09:00etatik 11:00etara. 14 ordu teoriko eta 6 praktiko. Gaztelaniaz.
  • Ofimatika tresnak: Libreoffice. Maiatzaren 15etik 26ra, arratsaldeko 16:00tatik 18:00tara. 14 ordu teoriko eta 6 praktiko. Euskaraz.
  • Argazki ikutua GIMPekin. Maiatzaren 22tik 31era, goizeko 11:00etatik 13:00etara. 16 ordu. Euskaraz.
  • Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez. Maiatzaren 11etik 12ra, arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara. 4 ordu. Euskaraz
  • Google Aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako. Maiatzaren 22tik 31era. 16:00tatik 18:00etara. 10 ordu teoriko eta 6 praktiko. Gaztelaniaz
  • Facebook. Maiatzaren 15etik 18ra, goizeko 11:00etatik 13:00etara. 8 ordu. Gaztelaniaz
  • Twitter. Maiatzaren 29tik 30era, goizeko 09:00etatik 11:00etara. 4 ordu. Euskaraz