Oriako auzotarrek pare bat kultur ekitaldiz gozatu zuten atzo arratsaldean zehar. 18:00etan hasi zen Lur Usabiaga ipuin kontalariaren emanaldia, La Esperanza auzo-elkarteko lokalean. Hiru eta zazpi urte bitarteko hamar bat gaztetxok imajinazioa martxan jarri zuten Usabiagaren istorioekin.
Ordubete beranduago, Udal Musika Eskolako hainbat ikaslek kontzertua eskaini zuten Karmengo Amaren kaperan, gitarra klasikoak eskuetan. Bertaratutakoek gogotik txalotu zituzten musikarien emanaldiak. Interpretatu ziren piezen artean, 'Aldapeko' eta 'Oh happy day' entzun ahal izan ziren, besteak beste.