Kultura-agenda oparoa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 29a, 11:00
Urriko asteburuak kultura ekintzaz beteta datoz. Musika, antzerkia, dantza, ipuin kontalariak, zinea, jaiak… Kultura sailak hilabeteko agenda aurkeztu du

Manuel Lekuona kultur etxean eta herriko hainbat gunetan gozatu ahalko dute herritarrek urriko agenda oparoaz.

Adineko pertsonen omenaldi  asteko ekintzak izango dira lehenak. Urriaren 3an, asteazkena Zirriborro klown ikuskizuna izango da,  urriaren 5ean, ostirala, Duo imperial mariatxiak eta igandean urriaren 7an, Biyak Bat elkarteko abesbatzaren eta Amaia gonzalez Caballeroren eskolako kideen emenaldia izango da.

Lehen bi ekintzez gozatzeko gonbidapenak behar dira. Biyak Bat elkartean, Emakumeen Zentro zibikoan eta Manuel Lekuonan eskuratu daitezke.

Leihatilak lehentasuna

Haur, zein helduek antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute  hilabete honetan.

Urriaren 6an, larunbata, Borobilean emanaldiko azken saioa egingo dute Pirritx Porrotx eta Marimotots herriko pailazo bihurriek.

Sarrerak leihatilan eta sarean biak astelehenean goizeko 10:00etan jarriko dira salgai. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, lehentasuna izango dute leihatilan erosten dutenek eta bakoitzak ezingo ditu  10 sarrera baino gehiago eskuratu.

Bestalde, urriaren 26an, ostirala, Cuerda antzerkia eskainiko du Tanttaka antzeki taldeak. Antzezlana eskola jazarpenean dago oinarritua.

Zine emanaldiak

Zineak ere tarte handia izango du. Zubian izan ezik astebururo izango da Manuel Lekuonan saioa.

Okendo Zinema taldearen eskutik, urriaren 5ean, Lucky filma  eta urriaren 19an, Carmen y Lola eskainiko dira. Lucky jatorrizko bertsioan izango da, azpitituluak egongo dira.

Haurren ataleko saioetan, urriaren 5ean, Hotel Transilvania 3, 21an, Luis eta estralurtarrak eta urriaren 28an, Vaya bichos ikusi ahalko dira. Helduek berriz, Alpha, Yukatan eta The book club filmez gozatuko dute, hurrenez hurren.

Operari ere tartea egingo dio kultura sailak, La traviata ikuskizunarekin. Madrilgo Teatro Realen grabatua dagoen bertsio honetan Marife Nogales andoaindarra agertzen da.

Jaiak

Hau guztiaz gain, jai eta urteurrenetarako tartea ere izango da hilabete honetan.

Urriaren 12k 14ra, Semblante andaluz elkarteak kultur astea antolatu du Okendo plazan. Sasoeta auzoan berriz, data horietan, auzoko jaiez gozatuko dute.

Ospakizunekin jarraikiz, Urriaren 20an, 50. Urteurreneko azken ekintzak egingo ditu Erketz EDTk. Urte hauetan guztietan taldeko kide izandako dantzarien desfilea eta emanaldia egingo dute Okendo plazan. Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia Manuel Lekuona kultur etxean izango da.

Ipuinak eta musika

Ipuin kontaketek eta musikak ere izango dute lekua kultura hitzorduetan.

Haur liburutegiko ipuin kontaketa denboraldiari hasiko da. Pello Añorgak urriaren 25ean, 4 eta 5 urte artekoei zuzendutako ipuin saioa egingo du; , 6 eta 8 urte arteko haurrek, berriz, urriaren 30ean izango dute ipuinak entzuteko aukera, Kontu kantoiren eskutik.

Azkenik,  Danok Kide elkarteak antolatzen dituen Musika Topaketen barruan, Maladanza taldea entzuteko aukera izango da. Taldeak Erdi Aroko eta sefardi doinuak eramango ditu Ama Brigitarren komentura, garaiko instrumentuei esker.