Kultur etxea lepo, Pupu eta Lore ikusteko

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 22a, 18:03
Imanol Urbietaren kantutegian oinarritutako saioak esperotako arrakasta izan du, eta Manuel Lekuona kultur etxea goraino bete dute herritarrek, Pupu eta Loreren abenturak ikusteko

Larunbat arratsalde ederra pasa zuten etxeko txikienek. Manuel Lekuona kultur etxean zuten hitzordua, bostetan. Oholtza gainean, makina bat abentura eta bizipen zituzten zain, eta baita hiru pertsona ere: Pupu eta Lore haurrak, eta aitona Manolo. 

Gitarra eskuetan hartuta, aitonak dantzan jarri zuen biloben mundua, kantu eta jolasekin. Eurekin batera murgildu ziren abenturan ikusleak, haur edo heldu izan.