Kultur aniztasuna erakusteko, argazki lehiaketa eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 4a, 11:45

Argazki lehiaketa antolatu dute Sasoeta-Zumaburu eskolako guraso elkarteak kultur aniztasuna lantzeko

Argazki lehiaketa antolatu dute Sasoeta-Zumaburu eskolako guraso elkarteak. Guztira 23 argazki aurkeztu dira lehiaketara, eta horien artean bi izan dira garaileak.

Idoia Kerejetaren apar festa argazkia izan da lehenengo postua lortu duena, eta Naiara Garciak aurkeztutako irudiak, berriz, bigarrena.

Munduko zenbait lekutako paisaia, janari eta ohitura irudiek osatu dute erakusketa; Txile, Sahara,  Nafarroa, Maroko eta Bali, besteak beste.