Kuadrillategi Euskararen Ginkanan, Buruntzaldea proban

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 21:56
Kuadrillategik ikasturteari hasiera eman dio gaur arratsaldean, 19:00etan, Landaberri-Garaikoetxean

Kuadrillategik ikasturteari hasiera emango dio gaur arratsaldean, 19:00etan, Landaberri-Garaikoetxean. Talde argazkia atera dute gazteek, begiraleek eta Udaleko Euskara zinegotzi Jon Antxordokik.

Ikasturte hasiera honetan 12 eta 16 urte arteko gazteek Ekoguneak sustatutako Buruntzaldeako I. Euskararen Ginkanan parte hartuko dute. Astero lauko taldeetan hizkuntza aniztasuna eta ekologiarekin zer ikusia duten probak egingo dituzte.

Izena ematea urriaren 19ra arte www.euskararenginkana.eus orrialdean egingo da. Kuadrillategikoak ez diren gazteek ere izena eman dezakete ginkana berezi honetan.