Korricolari freskagarria, 100.000 esker

publierreportajea 2017ko aza. 27a, 10:30

Publierreportajea - Lasarte-Oriatik Euskal Herri osora hedatu den Korricolari, euskal kola freskagarri osasuntsua, 100.000 botila baino gehiagora iritsi da

Lasarte-Oriako hainbat taberna, denda eta EROSKI supermerkatuan bada edarien artean freskagarri berezi bat, Korricolari euskal kola.

Korricolari freskagarria naturala eta osasuntsua da. Ez du azukrerik edo sakarinarik, stebia baizik. Euskal Herrian bertan ekoiztua da. Bere izenak aditzera ematen duen modura, korrikalariei omenaldi txikia egiteko sortua izan da. 

Ideia honen guztiaren atzean Ivan Garcia herritarra dugu. 2014. eta 2015. urteetan ideia eta produktua garatu zuen herritarrak eta 2016. urteko ekainean lehen botila merkaturatu zuen. 

Geroztik pixkanaka-pixkanaka Euskal Herriko hainbat txokoetara iritsi da euskal kola freskagarria. Lasarte-Oriaren antzera, herrietako tabernetan eta dendatan eskuragarri dago Korricolari, baita harategietan ere. 

"EROSKI dendetan ere duela gutxi hasi gara Korricolari banatu eta saltzen," azpimarratu du Garciak.

Eta bere helburua orain merkatua gehiago irekitzea da. "Korricolari beste saltoki handietan egotea dut xede".

Hau guztia dela eta, pozik agertu da herritarra. "Oso pozik nago urte bete honetan produktuak izan duen hedapenarekin." 

Eskertzea eta gonbita

Freskagarriak izandako hedapenari esker gainera, gertaera berezia ospatuko du Garciak, Korricolari freskagarriaren ehun milagarren botilaren ekoizpena. 

Honen atzean lan handia dago eta Korricalariren arduradunak eskerrak eman nahi dizkie produktuan sinetsi duten ostalari, merkatari eta herritarrei.

Honez gain, Korricolari euskal kola freskagarria dastatu ez duten herritarrei gonbita egiten die Garciak herriko tabernatan eskatzera edo denda eta EROSKI supermerkatuan erostera. "Bertako produktua baita".

Bestela, igandean, azaroaren 26an, Hondarribiko Endanea Garden-eko Gabonetako azokan izango da, 10:00etatik 14:00etara. Azokara hurbiltzen diren pertsonek bertan ezagutu ahalko dute Korricolari euskal kola freskagarri berezia.