Kopan aurrera jarraitzen du Ventanas Isu Leihoak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 12:05
Emozioz beteriko partida jokatu zuen Ventanas Isu Leihoak taldeak, eta ozta-ozta lortu zuen garaipena, baina bizirik da oraindik Gipuzkoako Kopan.

Emozioz beteriko partida jokatu zuen Ventanas Isu Leihoak taldeak, eta ozta-ozta lortu zuen garaipena, baina bizirik da oraindik Gipuzkoako Kopan. Tellatu Berri Zaldibi taldearen aurka jokatu zuen kopako partida etxean joan den asteburuan, baina hiruna amaitu zuen norgehiagokak. Penaltietan jokatu behar izan zuten kanporaketa bi taldeek; lasarteoriatarrek erakutsi zuten trebeagoak direla distantzia horretan, 2-0 markagailuan jarrita irabazi baitzuten.  

Hurrengo ostegunean jokatuko dituzte final zortzirenak, Ataun Troskaetaren aurka. Eguzki Areto Futbola taldeak ere txapelketan sartua dago: Euskalduna Andoaindarraren aurka jokatuko dute kanporaketa. Bien bitartean, atsedenik ez dute izango asteburu honetan, ligak aurrera jarraitzen baitu.