Kontratazio berriak, Buruntzaldeko udaletan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 11a, 17:00

Beterri-Buruntzako Udalek 22 kontratazio berri egingo dituzte 2018. urtea amaitu aurretik

Beterri-Buruntzako Udalek 22 kontratazio berri egingo dituzte 2018. urtea amaitu aurretik.

Tokiko enplegu ekintzak programaren barruan, udalek hainbat proiektu kudeatuko dituzte eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz. Programa Lanbidek diruz lagunduta dago.

Aurrikusten diren kontratuen %40 emakumeei zuzenduko dira, %30 DBE hartzaile edota onuradunei, eta %15 55 urtetik gora dituztei. 

Honakoak dira Lanbiden argitaratuko diren eskaintzak: 1. mailako ofizial margolari, 1. mailako ofizial igeltseroak, 2. mailako ofizial igeltseroak, lan anitzetarako peoiak, aparejadoreak, merkataritza marketin teknikaria, etxeko animalien inguruan kontzientziazio kanpaina burutzeko dinamizatzailea, laneratze enpresak garatzeko teknikaria, kontratazio dirulaguntzen dinamizatzailea eta insertzio soziolaboraleko teknikaria.