Urriaren 4an, arratsaldeko 17:00etan, azken bost hilabeteetan umea izan duten gurasoei zuzendutako Komunikazioa haurraren zoriontasunean hitzaldia eskainiko da, Antonio Mercero aretoan.
Paula Kasares aditua haurraren hizkuntza-garapenari buruz mintzoko da, eta hurbiltzen diren gurasoen galdera eta kezkak argituko ditu.
Lasarte-Orian duela urte batzuk garatzen ari den Haur Jaioberriak programan txertatzen da hitzaldi hau. Programaren helburua gurasoei hizkuntzen kudeaketak ume jaioberrien garapenean duen garrantzia helaraztea da. Udalak gurasoei dei egin die haientzat prestaturiko hitzaldi honetan parte har dezaten.