Kirol instalazioetan neguko ordutegia

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 1a, 14:30
Lasarte-Oriako Udalaren kirol instalazioetan gaur neguko ordutegia ezarri da

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuek herriko kirol instalazioetan neguko ordutegia indarrean dagoela gogorarazten dute.

Kiroldegia astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:30era egongo da irekia. Larunbatetan, 9:00etan irekiko ditu ateak eta 20:00etan itxi eta igandetan berriz, goizez soilik erabili ahalko dira instalazioak 9:00etatik 13:00etara.

Kirol Guneko erabilera ordutegia astelehenetik ostiralera 15:30etatik 22:30era da. Larunbatetan goiz eta arratsaldez egongo da irekia, 9:00etatik 20:00etara eta igandetan  kiroldegiaren antzera, goizez 9:00etatik 13:00etara.